SARTZEKO TXARTELAK EROSTEKO BALDINTZA OROKORRAK 

BECek webgune honen bidez antolatutako Ekitaldirako sarrerak erosteko ekintza baldintza orokor hauek arautzen dute (aurrerantzean, "Kontratua"). 

Hauek dira Kontratu honen alderdi kontratugileak: 

  1. Alde batetik, Kontratu honen arabera txartelak erosteko betekizunak betetzen dituen pertsona fisikoa (aurrerantzean, “Eroslea”); eta 

  1. Bestetik, BILBAO EXHIBITION CENTRE, S.A. baltzua, BEC merkataritza-izena duena, Azkueko erronda 1, 48902 Ansio-Barakaldon helbideratuta dagoena, IFZ A-95135984 duena eta 944 04 00 00 telefonoa eta bec@bec.eu helbide elektronikoa dituena, (aurrerantzean, “Antolatzailea”). 

Erosle gisa jarduteko baldintzak  

Erosle gisa jarduteko nahitaezko baldintzak dira (i) pertsona fisikoa izatea, (ii) 18 urtetik gorakoa izatea, eta (iii) baldintza hauek onartu izana. 

Kontratatzeko prozesua 

Kontratua gaztelaniaz egingo da (hots, Erosleak baldintza orokor hauek onartzen dituenean). 

Ekitaldian sartzeko txartela erosteko, Erosleak kontratuko inprimakia bete beharko du eta baldintza hauek onartu dituela berretsi; une horretan, XERIAk, Antolatzailearen salmenta-kanal ofizial gisa, txartelaren kobrantza eta esleipena kudeatuko ditu.  

Kontratatzeko prozesua bukatu ostean, Erosleak emandako posta elektronikoko kontuan kontratazioaren berrespena jasoko du, baita erositako txartelaren kopia bat –sarrera bakar baterako balio izango duena eta esparrutik irten arte gorde beharko duena-, informazio garrantzitsuenaren laburpena (Eroslearen datuak, Ekitaldiaren azalpena eta txartelaren zenbateko osoa, besteak beste) eta esteka bat Kontratu honetara (gorde edota inprimatzeko) ere. Erosleak berrespen-mezu elektroniko hori eta txartela jasotzen dituenetik bakarrik burututzat emango da kontratazioa. 

Ordaintzeko modua 

Erosketa kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egingo da. 

Antolatzaileak hitzematen du Ekitaldia nabarmen aldatzen edo bertan behera uzten bada Erosleari txartelaren zenbatekoa itzuliko diola (berak edo hirugarren baten bidez). Ekitaldia nabarmen aldatu edo bertan behera uzteagatik egin litezkeen erreklamazioak Antolatzaileari bidaliko zaizkio. Horretarako, txartela aurkeztuko da. 

Ekitaldira bertaratzeko baldintzak  

  • Txartelen bat beherapen edo tarifa berezi batez erosiz gero –BECek horretarako sortu dituen bideen bitartez–, eskubide hori justifikatu beharko da egiaztagiri baten bidez Ekitaldiaren esparruaren sarreran. Frogagiririk aurkezten ez bada, beherapenak baliotasuna galduko du eta Erosleak txartelaren prezio orokorrarekiko aldea ordaindu beharko du Ekitaldira sartzeko. 

  • Esparruan ezin izango da Antolatzaileak arriskutsutzat jotzen duen objekturik sartu (bereziki, eta, izaera mugatzailerik gabe, edonolako armak, objektu zorrotzak edo kristalezko ontziak). Horiek horrela, segurtasuna bermatzeko, litekeena da Eroslea arakatzea Ekitaldiaren esparrura sartzean. 

  • Ekitaldia hasita dagoenean jendea esparrura sartzen uzteko ahalmena du Antolatzaileak. 

Sarreren itzultze politika 

  • Behin sarrera erositakoan, ekitaldia bertan behera gelditzen bada soilik itzuliko da dagokion zenbatekoa. Gainerako kasuetan, ezin izango da sarrera itzuli edo aldatu. 

  • Ekitaldia bertan behera utziz gero, sarrera ordura arte erabili ez bada bakarrik itzuliko da ordaindutako zenbatekoa. 

  • Sarreren zenbatekoa itzultzeko kasuren bat ematen bada, zenbatekoa itzultzeko eskaera egin dezakezu (14) hamalau eguneko epean, komunikazio ofiziala publikoki jakinarazten den egunetik edo antolatzaileak adierazitako unetik. 

 

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa 

Baldintza orokor hauek Espainiako estatuko legeriak zuzentzen ditu. 

Alderdiek erabaki dute baldintza orokor hauen ondorio den edozein ika-mika edo desakordio Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean geratuko direla, eta uko egiten diotela legokiekeen edozein forori. Aurrekoak ez du esan nahi arauen arabera kontsumitzaile eta erabiltzaileei dagozkien eskubideei uko egiten zaienik. 

Datuen babesaren inguruko informazioa 

  • Bilbao Exhibition Centre, S.A.?(egoitza soziala: Azkue Ronda 1, 48902 Ansio-Barakaldo; aurrerantzean "BEC") arduratzen da zure datu pertsonalak Ekitaldiaren antolatzaile gisa tratatzeaz.?Horretarako, konpromisoa hartzen du datuen babesari dagokionez dituen betebeharrak betetzeko eta, bereziki, bere eskubideak politika honetan xedatutakoaren arabera modu eraginkorrean gauzatuko direla bermatzeko. 

  • BECek zure datuak tratatuko ditu helburu hauetarako: (i) zurekin itunpeko harremana sortzea Ekitaldian parte hartzearen ondorioz eta (ii) zure interesekoa izan daitekeen etorkizuneko sektorearekin lotutako edozein gertaeraren berri emango dizula. 

Emandako datu pertsonalak BECek gordeko ditu Ekitaldia amaitu arte edo, hala badagokio, (ii) helburu horren aurka egiteko eskubidea gauzatu arte.?Momentu horretatik aurrera, BECek zure datuak gordeko ditu sei urteko epean edo bere erantzukizunekin lotutako ekintzen iraungitze-data arte, bien arteko eperik luzeena hartuz. 

 

  • Zure datuak tratatzeko arrazoi legitimoa BEC (ekitaldiaren antolatzaile gisa) eta zure arteko harreman juridikoa gauzatzea da. 

 

  • BECek ez dizkie zure datuak hirugarrenei lagako, legez derrigortuta egon ezean. 

 

  • Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamendua aurkaratzeko, emandako baimena baliogabetzeko eta tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko?eskubidea?izango duzu. 

 

Dagokionean, aurrez aipatu eskubideak baliatzeko, idatzizko eskaerak helarazi beharko dizkiezu erantzule bakoitzari bere aldetik, zure identitatea egiaztatuz eta ondoren adierazitako moduan: 

 

  • BEC: posta elektroniko bidez visitantes@bec.euhelbidera edo gutun bidez BEC-en egoitza sozialera (A/A Protección de datos). 

Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen:?www.aepd.es