SARTZEKO TXARTELAK EROSTEKO BALDINTZA OROKORRAK

BECek webgune honen bidez antolatutako Ekitaldirako sarrerak erosteko ekintza baldintza orokor hauek arautzen dute (aurrerantzean, "Kontratua").

Hauek dira Kontratu honen alderdi kontratugileak:

(i)          Alde batetik, Kontratu honen arabera txartelak erosteko betekizunak betetzen dituen pertsona fisikoa (aurrerantzean, “Eroslea”); eta

(ii)        Bestetik, BILBAO EXHIBITION CENTRE, S.A. baltzua, BEC merkataritza-izena duena, Azkueko erronda 1, 48902 Ansio-Barakaldon helbideratuta dagoena, IFZ A-95135984 duena eta 944 04 00 00 telefonoa eta bec@bec.eu helbide elektronikoa dituena, (aurrerantzean, “Antolatzailea”).

Erosle gisa jarduteko baldintzak

Erosle gisa jarduteko nahitaezko baldintzak dira (i) pertsona fisikoa izatea, (ii) 18 urtetik gorakoa izatea, eta (iii) baldintza hauek onartu izana.

Kontratatzeko prozesua

Kontratua gaztelaniaz egingo da (hots, Erosleak baldintza orokor hauek onartzen dituenean).

Ekitaldian sartzeko txartela erosteko, Erosleak kontratuko inprimakia bete beharko du eta baldintza hauek onartu dituela berretsi; une horretan, XERIAk, Antolatzailearen salmenta-kanal ofizial gisa, txartelaren kobrantza eta esleipena kudeatuko ditu.

Kontratatzeko prozesua bukatu ostean, Erosleak emandako posta elektronikoko kontuan kontratazioaren berrespena jasoko du, baita erositako txartelaren kopia bat –sarrera bakar baterako balio izango duena eta esparrutik irten arte gorde beharko duena-, informazio garrantzitsuenaren laburpena (Eroslearen datuak, Ekitaldiaren azalpena eta txartelaren zenbateko osoa, besteak beste) eta esteka bat Kontratu honetara (gorde edota inprimatzeko) ere. Erosleak berrespen-mezu elektroniko hori eta txartela jasotzen dituenetik bakarrik burututzat emango da kontratazioa.

Ordaintzeko modua

Erosketa kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egingo da.

Antolatzaileak hitzematen du Ekitaldia nabarmen aldatzen edo bertan behera uzten bada Erosleari txartelaren zenbatekoa itzuliko diola (berak edo hirugarren baten bidez). Ekitaldia nabarmen aldatu edo bertan behera uzteagatik egin litezkeen erreklamazioak Antolatzaileari bidaliko zaizkio. Horretarako, txartela aurkeztuko da.

Ekitaldira bertaratzeko baldintzak

 

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintza orokor hauek Espainiako estatuko legeriak zuzentzen ditu.

Alderdiek erabaki dute baldintza orokor hauen ondorio den edozein ika-mika edo desakordio Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean geratuko direla, eta uko egiten diotela legokiekeen edozein forori. Aurrekoak ez du esan nahi arauen arabera kontsumitzaile eta erabiltzaileei dagozkien eskubideei uko egiten zaienik.

Datuen babesaren inguruko informazioa

Emandako datu pertsonalak BECek gordeko ditu Ekitaldia amaitu arte edo, hala badagokio, (ii) helburu horren aurka egiteko eskubidea gauzatu arte. Momentu horretatik aurrera, BECek zure datuak gordeko ditu sei urteko epean edo bere erantzukizunekin lotutako ekintzen iraungitze-data arte, bien arteko eperik luzeena hartuz.

 

 

Dagokionean, aurrez aipatu eskubideak baliatzeko, idatzizko eskaerak helarazi beharko dizkiezu erantzule bakoitzari bere aldetik, zure identitatea egiaztatuz eta ondoren adierazitako moduan:

 

Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago hemen: www.aepd.es